Erdi-Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Zikloak 1400 ordu irauten ditu, derrigorrezko tutoretzapeko praktikak eta guzti. Lehenengo ikasturtean jarraian adierazten diren moduluak emango dira, eta bigarren urtean praktikak egingo dira enpresetan, irailetik abendura bitartean.
B hizkuntza-eredua eskaintzen dugu.
Lortzen den titulazio ofiziala ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIETAKO TEKNIKARIA da.
IKASKETA PLANA
Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa
Erizaintzako oinarrizko teknikak
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak
Lan-giroko harremanak (LGH)
Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kalitatea eta etengabeko prestakuntza
Lantokiko prestakuntza (LP)
GAITASUN PROFESIONALAK
Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.