EUSKARAREN NORMALKUNTZA
Dakizuen bezala, gure ikastetxea azken urteetan BAI EUSKARARI erakundearekin arita da lankidetzan. Euskararen Normalkuntza bidean aurrera egiteko asmoarekin, 2007-2008 ikasturtean Euskal Jaurlaritzak hezkuntza mailan eskaintzen duen Ulibarri programan sartu ginen.
Ulibarrik lau urteetako programa bat osatzea eskatu zigun, eta plan hori, ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu zen. Horretan oinarrituz, finkatu dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak.Beti ere, kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein balliabideak eskainiz. Ahalegin honetan ari dira Ulibarren programan bildutako ikastetxe guztiak euren Hizkuntza Normalkuntza proiektuen bidez
ZER DA NORMALKUNTZA?
Hiztegiak ematen digun definizioaren arabera, normalkuntza erabilera hedatzeko, hezkuntza, politika eta kuturaren bitartez, helburua duen berrantolaketa prozesua da.
Erabilaren hedapena honako lau ildo jorratuz egiten da:
- Hiztun kopurua haztea
- Erabilera maiztasuna handitzea
- Erabilera eremu guztietara hedatzea
- Menpeko hizkuntzaren presentzia nagusitzen lagunduko duen erabilera arauak indarrean jartzea
Eskola ez da, hizkuntzaren erabilera eta motibazioaren arloan, eskola-komunitatean ditugun ikasle, irakasle, gurasoetan eragiten duen ajente bakarra. Hau ezin dugu inola ere ahaztu, eta horrela adierazi behar diogu gainerako eragile guztiei
Halere, eskola bada hizkuntzaren normalizaziorako tresna eragingarria.. Bertan egindako lana ikuspegi honetatik ondo optimizatuz eta bere eragina eskolako hesitik kanpora helaraziz gaur egun, hemen seguruenik, dugun normalizaziorako elementurik trinkoena dugu. Hortaz, ikuspegi hau ahaztu gabe, lortu ezin diren helburuak finkatu gabe eta egindakoa ondo errotua gera dadin ziurtatuz, etengabeko aurrerabidean jarri behar ditugu gure ahaleginak. Horretarako, dudarik ez dugu, ULIBARRI programarekin guztiok batera abiarazi dugun txalupatxoak laguntza paregabea eskainiko digula.