Oinarrizko Zikloetarako Onartzeko Prozesua

Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 10 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5, eskaeraren egunean goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari diren pertsonentzat, betiere Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan eta Goi-mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Honako hauek dira kolektiboak:

a) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituzten ikasleak edo curriculum aniztasunaren bidez ikasi dutenak, inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.

b) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.

c) DBHko 3. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.

d) DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.

e) DBHko 2. mailara arte ikasketak egin dituzten ikasleak, inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzio-unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude,
ezinbestekoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken eskolatutako ikasturtea EAEn egin izana.

f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egin ez duten ikasleak a)-tik e)-ra ezarritako lehentasun berarekin.

g) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.

h) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.

Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, h) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.