Eskolaratze Osagarriko Programak | Oinarrizko Lanbide Heziketa | Erdi Mailako Lanbide Heziketa
Elizaran ikastetxea Donostiako gizartean 1918 urtetik hona diharduen eskola da.
Sortzailea Micaela Elizaran anderea izan zen eta eraikuntzarako bere ondasunen zati bat eman zuen. Elizaran alargunaren Fundazioak garatzen dituen jardueren artean dago.
Irabazi asmo gabeko ikastetxea, eta gazte eta emakumezkoei hezteko dohainik, helburuarekin sortu zen, XX. mende hasierako gizarteak eta ekonomiak ez zuen ekonomia urriko familien alaben kalitatezko heziketa bermatzen eta.
Hasieratik, Elizaran ikastetxeak bere garaierako aurreratua, berritzailea eta egoerarekiko konpromisoa hartzen zuen heziketaren alde apustu egin zuen. Luzaroan milaka emakumezko-ikasle trebatu dira ikastetxean, gizarteak eskatzen zituen ezaguerak eta trebakuntza lortuz. Honela, Elizaran ikastetxea emakumearen sustapen eta laneratzean aitzindari bihurtu zen.
Gaur egun, Administrazio eta Merkataritza arloko Lanbide Heziketa (Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa), Helduen Prestakuntza eta Ikasketa Osagarriak ematen ditu. Gizarte teknologiko eta digitalekin, hezkuntza metodologia parte hartzaileekin eta gure kultura eta euskararen ezagutzarekin bat egiten dugu.
Azaroaren 24an Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren "Ekonomia eta Zergak" programaren aurkezpenean parte hartu genuen
2018tik ari gara parte hartzen. DBHko, Batxilergoko eta Zikloetako ikasleei zuzenduta dago bereziki.
Ikastetxearen Jarduerak
2019-20 Jarduerak guztiak ikusi
2018-19 Jarduerak guztiak ikusi
2017-18 Jarduerak guztiak ikusi