Hezkuntza taldea
Ikastetxeko kide guztiek pedagogia-proiektu bera garatzeko konpromisoa hartzen dugu,
- Kalitatezko heziketarekin,
- ikaslean oinarrituta,
- giro gozoan,
- ohiturak mantenduz, eta bizi garen euskal gizartearen kultura eta balioak bultzatuz,
- besteen uste sendoak errespetatuz eta
- erlijio eta kultura ezberdinetako pertsonak integratzearekin konpromisoa hartuz.
Hezitzaileek, gurasoek eta ikasleek heziketa taldea osatu behar dugu, denok elkarrekin helburu bera lortzeko:
Gure seme eta ikasleen prestakuntza osoa, fedearen eta jakintza balio, jarrera eta jokabideen arteko integrazio harmonikoa lortuz, fedearen, kulturaren eta bizitzaren arteko sintesi pertsonala bultzatuz, gizarte hobea lortzeko asmoz.