Kurtso Amaierako Irteera
Maiatzak 6an Andoaingo Otietako atsedenlekuan egun pasa egin genuen. Han bertan paella prestatzen genuen bitartean ikasleek “Altxorraren bila” jolasean parte hartu zuten.
Maiatzak 6an Andoaingo Otietako atsedenlekuan egun pasa egin genuen. Han bertan paella prestatzen genuen bitartean ikasleek “Altxorraren bila” jolasean parte hartu zuten.
OLHko 2.kurtsoko ikasleak, tutoreekin batera, Zaragozara joan ziren Ikasketak Amaierako Bidaia moduan. Lehendabiziko egunean Pilar Birjinaren Basilika eta bere inguruko kaleak bisitatu zituzten, eta bertan, Caesaraugustako museoak ezagutu zituzten. Bigarren egunean Harrizko Zubitik Aljaferia Jauregiraino paseatzen joan ziren eta ondoren, atseden hartu zuten “Las Ranillas” izeneko termal-gunean.
Otsailaren 3an Oinarrizko Lanbide Heziketaren ikasleak, tutoreekin batera, Zugarramurdira joan ziren “Sorginen Leizea” eta Sorginen Museoa bisitatzera.
"Sorginen leizea" lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua.
Barrunbe nagusia ur-korronte batek, gaur egun oraindik ere emari handikoak, zulatu zuen: infernuko erreka izenekoak. Guneak beste bi galeria ditu goialdean, nagusiaren orientazio bertsukoa, eta barrunbe nagusira irekitzen dira.
Gune karstiko honen izena, antzina leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartua da. 1609tik 1614ra bitarteko Inkisizio-prozesuan, Zugarramurdin sorginkeria egiten zela erakusten zuen bistako frogatzat aurkeztu ziren.
Zugarramurdiko Sorginen Museoa Zugarramurdin eta inguruetan XVII. mendean gertatutakoaren berri emateko asmoz sortu zen Garai hartako gizarte-egoeraren, inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du.
Gure ikastetxean, ekintza oso ohikoa ez izan arren, Erdi Mailako Merkataritza ikasleak “Ikasketak Amaierako Bidaia” prestatzen hasi ziren iaz. Horretarako, hainbat jarduera egin eta salgai ipini dituzte; hala nola: Gabonetarako rifa, bonboi salmenta, bitxiak(eskumuturrak, lepokoak, eraztunak, …) bidaiarako dirua lortzeko asmoarekin.
Kulturala izateaz aparte,aisialdirako bidaia izan da ere; gure helmugak: Madrid eta Toledo.
Halaber, ikastetxeak berak, diru-laguntza baten bitartez, bidaian egindako jarduera kulturalak ordaindu ditu.
Horrela izanda, erdi Mailako Merkataritza 2. Kurtsoko tutorea, Josu Monge, 14 ikasleekin batera,abiatu zen abentura honetara.
Otsailak 16tik- 21ra txango hau egin genuen eta Madrilera baita Toledora joan ginen.
Madrilen, kultura aldetik, Reina Sofia Museoa, Prado Museoa eta Atotxa Tren geltokia bisita gidatuekin ikusi genituen. Halaber, “Madrid de los Austrias”, udaletxea, El Retiro parkea, Gran Vía eta Malasaña auzoa bisitatu genituen, gure kabuz.
Toledoren kasuan, katedrala, ”el tránsito” sinagoga, “El alcazar” eta alde zaharra ikusi genituen.
Baina ez pentsa!! Dena ez zen kulturala izan, aisialdiaz gozatzeko denbora ere, izan zuten ikasleek baita farra egiteko ere . Ederki pasa genuen!