video
Urtarrilaren 31n Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Osagarriaren ikasleak, tutoreekin batera, Zugarramurdira joan ziren “Sorginen Leizea” bisitatzera.
"Sorginen leizea" lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua.
Gune karstiko honen izena, antzina leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartua da. 1609tik 1614ra bitarteko Inkisizio-prozesuan, Zugarramurdin sorginkeria egiten zela erakusten zuen bistako frogatzat aurkeztu ziren.
Otsailaren 1ean Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe ezberdinetatik 1000 ikasle inguru Eibarreko V Ikasenpresa Programaren Azokan topo egin zuten., 168 stand ikasturtean zehar landutako produktu eta zerbitzuekin betez.
Jarduera honek programaren amaiera bikaina suposatzen du, baina azokaraino heltzeko aurretik ikasleek hurrengoetan buru belarri aritu dira: enpresa martxan jartzen, negozio ideia lantzen, merkatu ikerketa burutzen, marketing erabakiak hartzen eta produktu edo zerbitzuak ekoizten.
Gure ikastetxeko Erdi Mailako Merkataritzako 2. Kurtsoko ikasleek azokan parte hartu zuten euren produktuak saltzen.
Santo Tomas eguna ospatzeko Ikastetxeko ikasleek parte hartu dute Gabonetako Postal Lehiaketan txistorra ogitartekoak jan ondoren.