ERDI-MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK
Erdi-Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Zikloak 1400 ordu irauten ditu, derrigorrezko tutoretzapeko praktikak eta guzti. Lehenengo ikasturtean jarraian adierazten diren moduluak emango dira, eta bigarren urtean praktikak egingo dira enpresetan, irailetik abendura bitartean.
B edo D hizkuntza-eredua eskaintzen dugu.
Lortzen den titulazio ofiziala ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIETAKO TEKNIKARIA da.
IKASKETA PLANA
1. KURTSOA
- Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa
- Erizaintzako oinarrizko teknikak
- Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa
- Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa
- Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak
- Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
- Prestakuntza dual orokorra I
2. KURSOA
- Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
- Prestakuntza dual orokorra II
GAITASUN PROFESIONALAK
- Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
- Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzeko.
- Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
- Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikokoeta osasun-heziketako teknikak bere mailan aplikatzeko.
- Ahoaren eta hortzen osasun-tresnerian instrumentazio-zereginak egiteko
SARTZEKO BALDINTZAK
Gainditua izan behar du:
- DBH
- Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua edo 2.BBB
- Erdi-mailarako sarbide-proba gainditua izatea
- Laguntzaile Teknikaria LH1
LAN IRTEERAK
Erizain laguntzaile ondorengo lantokietan:
- Ospitale publikoak
- Ospitale pribatuak
- Ospitale geriatrikoak
- Anbulantziak
- Hortz-klinikak
- Klinika psikiatrikoak
- Gurutze Gorria
- Kontsulta publikoak
- Kontsulta pribatuak
- Bainuterapiako-zentroak
- Etxeko arreta
OSATU ZURE PRESTAKUNTZA GUREKIN
Erdi-mailako lanbide-heziketako tituluarekin zuzenean sar zaitezte OSASUN MENTALEKO gure Espezializazio-Programan.