Erdi-Mailako Merkataritza Zikloak 2000 ordu irauten ditu, derrigorrezko tutoretzapeko praktikak eta guzti. A eta B hizkuntza-ereduak eskaintzen ditugu.
Lortzen den titulazio ofiziala MERKATARITZA JARDUERETAKO TEKNIKARIA da.
IKASKETA PLANA
Marketina merkatal jardueran
Erosketa kudeaketa
Salmenta teknikoa
Merkataritza elektronikoa
Ingelesa
Merkataritzarako informatika-aplikazioak
Biltegi teknikak
Salmenta operazioak
Lan-prestakuntza eta Orientabidea
Saltoki txiki baten kudeaketa
Merkataritza-arretako zerbitzuak
Salmenta puntuaren dinamizazioa
Lantokiko Prestakuntza
GAITASUN PROFESIONALAK
Enpresa-establezimendu txiki kudeatu
Marketin-kanal desberdinen bidez, produktu nahiz zerbitzuen salmenta egin, salmenta-teknikak erabiliz
Merkataritza elektroniko ekintzak gauzatu enpresaren webgunean, eta gizarte-komunikabideen sistemak mantendu
Establezimenduaren merkataritza eta administrazio kudeaketa egin, hardware eta software komertziala erabiliz, erlazionatutako zereginak eta lanak automatizatzeko.
Enpresaren marketing plan barruan definituta dauden marketing jarduerak burutu, bezeroen produktu zein zerbitzu-beharrak identifikatzeko asmoz
Bezero planak gauzatu informazio-sistema bat kudeatuz, zerbitzuaren kalitatea mantentzeko
Euskaraz eta gaztelaniaz, bezero, erabiltzaile edo kontsumitzaileekin harremanak kudeatu
Salmentako enpresa txiki batean bideragarritasun proiektuak gauzatu eta martxan jarri